Extinction Rebellion Bizkaia: ¡Nos ahogamos !

portada facebook XR bizkaia
[Euskeraz beherago]
Hoy 20 de diciembre en Bilbao, a las 20:00, Extinction Rebellion Bizkaia quiere denunciar la falta de compromiso de las instituciones vascas frente a la extinción masiva de las especies y, potencialmente, de la nuestra.

Vestidos de negro, con la boca llena de plástico y alrededor de una ballena de luces que se está ahogando en plástico, queremos visibilizar las consecuencias de una Navidad basada en el despilfarro (energético y de recursos) y una insostenible producción de residuos.
Después de la COP25 en Madrid vimos claramente que los gobiernos no estaban a la altura de los retos a los cuales nos enfrentamos. Pero también a nivel local, aquí, a pesar de sus discursos verdes, se evidencia la ceguera de nuestros dirigentes, que siguen apostando por modelos injustos e insostenibles: más autopistas, más cruceros, más energía fósil, más expansión urbanística…
Frente a estas decisiones criminales es nuestro derecho y nuestro deber seguir a nuestra conciencia y rebelarnos mediante la desobediencia civil no violenta.
Desde Extinction Rebellion queremos la verdad: explicitar la gravedad y urgencia de la situación. No podemos seguir con los ojos cerrados, cuando las consecuencias de la crisis climática y ecológica nos llevan hacia el colapso de nuestra civilización, con todo el sufrimiento que supone. La comunidad científica nos advierte: «Nos queda muy poco tiempo para actuar».
Basta ya de oportunismo, de declaraciones de buenas intenciones y de capa verde, exigimos que las instituciones vascas promulgen políticas legalmente vinculantes para reducir las emisiones de carbono a cero neto para 2025 y limitar la pérdida de biodiversidad.
Para supervisar esta transición y cumplir con los objetivos, hace falta una democracía real con Asambleas Ciudadanas que tomen las decisiones en materia de justicia climática y ecológica.

Necesitamos más rebeldes por la vida, por lo que llamamos a que la gente de Bizkaia se sume a la Rebelión. Somos el movimiento que estábamos esperando. ¡Únete!
Extinction Rebellion Bizkaia, con Amor y Furia

Pronto unas fotos en redes:

• Instagram

• Facebook

• Twitter

Extinction Rebellion Bizkaia: Itotzen ari gara!

Gaur, Bilbon, abenduaren 20ko 20:00etan, Extinction Rebellion Bizkaiak salatu nahi du espezieen suntsipen masiboaren aurrean (eta, beraz, baita gizakion suntsipen posiblearen aurrean ere) euskal instituzioek erakusten duten konpromiso falta.

Beltzez jantzita, ahoa plastikoz betea eta plastikotan itotzen ari den argizko balea baten inguruan, ikusarazi nahi dugu zer nolako ondorioak dituen Gabon garaiak, energiaren eta baliabideen xahutzean eta hondakinen sorkuntza jasanezinean oinarritzen denean.

 

Madrilgo COP25aren ondoren, begi bistan geratu zen gobernuak ez daudela aurrean ditugun erronken mailan. Tokian tokikoari dagokionez, hementxe bertan ere, gure agintarien itsukeria nabarmena da, haien diskurtso berdeak gorabehera. Izan ere, eredu bidegabe eta jasanezinen alde egiten jarraitzen dute: autopista gehiago, gurutzaontzi gehiago, energia fosil gehiago, zabalkuntza urbanistiko handiagoa…

Erabaki kriminalen aurrean, gure kontzientziaren arabera jokatzea eta indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilaren bidez matxinatzea gure eskubidea eta beharra da.

 

Extinction Rebellion mugimenduak egia nahi du: egoeraren larritasuna eta premia azaltzea. Ezin dugu begiak itxita jarraitu, krisialdi klimatiko eta ekologikoaren ondorioek gure zibilizazioaren kolapsora eramaten gaituztelako, horrek dakarren sufrimendu guztiarekin. Zientzalarien komunitateak ohartarazi gaitu: “oso denbora gutxi daukagu behar dena egiteko”. Bukatu dira oportunismoa, asmo oneko adierazpenak eta geruza berdea! Euskal instituzioek lege aldetik lotesleak diren politikak ezartzea exijitzen dugu, karbono igorpenak 2025erako zero hutsera jaisteko eta bioaniztasunaren galera murrizteko.

Trantsizioa gainbegiratzeko eta helburuak lortzeko, benetako demokrazia behar dugu, justizia klimatiko eta ekologikoaren arloan erabakiak hartuko dituzten Herri Batzarren bidez.

Bizitzaren aldeko matxino gehiago behar ditugu. Horregatik, Bizkaiko herritarrei dei egiten diegu Matxinadarekin bat egin dezaten. Espero genuen mugimendua gara. Gurekin bat egin!

Extinction Rebellion Bizkaia, maitasunez eta grinez.

Laster, argazkiak sareetan:

• Instagram

• Facebook

• Twitter

Deja un comentario